Asko izan ziren atzo Osiñagako auzotarrekin batera, festetaz gozatzera gerturatu zirenak. Ume jolasek, Conquiseko lagunek, dantzaldiak eta beste hainbat ekitaldik girotu zuten eguna. Eta jai giroan segi nahi duenak, gaur ere izango du aukera. Herri bazkaria izango da eguneko protagonista; eta urteroko bertsolariak, musika, pelota partiduak eta desafioa ere ez dira faltako. Festek erremate ederra izango dute gaurkoan!
Egun osoan zehar, Xapre arituko da giroa alaitzen, trikitixarekin.
12:00, Auzokoak gogoratuz, beheko zubian.
12:30, Gazteen arteko pelota partiduak.
13:00, Bertsolariak: Peñagarikano eta Telleria.
14:00, Bazkari herrikoia, Arriatzu eskolan.
18:00, Desafioa, giza proba: zortzi neska 550 kiloko harriarekin, eta sei mutil 600 kiloko harriarekin.
20:00, Dantzaldia, Xaprerekin.
*Erakusketa ikusgai: 25 urteko egitarauak, Osiñaga auzoa eta Zikuñaga ermita.