Elikagai bilketa egiten ari dira Goizuetan eta Aranon, joan den astetik. Nafarroa osoan ari dira bilketa egiten, eta bi herri hauek ere bat egin dute ekimenarekin.hasiera batean ostegunean bukatzekoa zen bilketa, baina astebete luzatzea erabaki dute. Aranon Kontsejun ari dira egiten eta Goizuetan betiko puntuetan. Ohi bezala, halako ekimenetan behar beharrezkoa izaten da herritarren eskuzabaltasuna.
Hori horrela, bilketaren antolatzaileek hainbat elikagai proposatu dituzte: olioa, arrain kontserbak (antxoarik ez), haragi kontserbak beira zein latetan (saltxitxak, haragi-bolak, tripakiak...), barazki kontserbak, lekale kontserbak, galletak eta kakao disolbagarriak.