Datorren asteburuan San Antonio jaietako aperitiboren bat nahi duenak, aukera ederra izango du Ereñotzun.
Ostiralean esaterako, 31garren Mus Txapelketa izango da jokoan Ur Mia elkartean; 22:30etan hasiko da txapelketa eta bikoteek bertan eman behar dute izena, aldez aurretik.
Larunbatean Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da frontoian. Txirrita hil zela 80 urte dira aurten, eta honen bueltan antolatu dute Ereñotzun. Goizeko 11:00etan hasiko da. Eta ondoren, herri bazkaria antolatu dute Larre Gain Sagardotegian: ondoren erromeria berezia izango da. Sarrerak eskuratzeko: www.bertsosarrerak.eus edo Larre Gainera deitu.