Posta bidezko botoari buruzko azalpenak gaur eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 4a, 02:00

EH Bilduk mahai informatiboa jarriko du gaur eguerdian, posta bidezko botoari buruz herritarrei azalpenak emango dizkie. Eguerdiko 12:00etatik 13:30etara jarriko du Kale Nagusiak eta Nafar Kaleak bat egiten duten puntuan, Kixkaleko ixkinean alegia. Hurrengo asteetan mahai hau herriko beste puntu batzuetara zabalduko dutela jakinarazi dute. Era berean, gogoratu dute posta bidez ekainaren 16ra arte eman daitekeela botoa, eta Correoseko bulegoetan egin behar dela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!