Aste gutxi geratzen zaizkie Hernaniko ikasleei udako oporrak hartzeko, eta Langile eta Inmakulada ikastetxeek gaur izango dute urte bukaerako festa. Langile ikastolakoa eguerdira bitartekoa izango da: 10:30etan emanaldia izango da Tilosetan, eta ondoren ibilaldia hasiko dute. 12:00etan Laubidietan hamaiketakoa eta guztientzat jokoak izango dira. Inmakulandan 09:30etan botako dute txupinazoa, eta batukadan gerturatuko dira parrokiara 10:00etako meza entzutera. Ondoren batukadarekin itzuliko dira Sandiusterrira eta bertan izango dira jaialdia eta elkartasun azoka. Eskolan bazkaldu ostean, puzgarriak, musika... 19:30ak arte luzatuko da festa.