Altzueta eta Akarregi txapelaren bila, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 4a, 02:00

Gipuzkoako Foru Aldun­dia­ren Sagardo Txapelketa izan­go da gaur jokoan. 15garren edi­zioa da aurtengoa, eta fi­nala egu­er­diko 12:00etan jokatuko da, Do­nostiako Gas­tro­nomiazko Eus­kal Anaiar­tean. Aurten Gipuz­koako 18 herrietako 39 sagar­do­tegiek hartu dute parte, eta inoizko partehartzerik haun­die­na izan da. Diputazioak bi helburu nagusi ditu: ekoizpen prozesuan sagardogileek egin duten lanaren balioa nabar­men­tzea; eta botilaratutako sa­gardoaren kalitatea saritzea, bai ikuspegi organoleptikotik; eta baita analitikotik ere.

15 parametro neurtu dira
Diputazioak jakinarazi duenez, partehartzaileen sagardotegie­tako kupeletatik hartu dira la­ginak, eta Fraisoroko labora­te­gian aztertu dira: «aurtengo sa­gardoetan 15 parametro neur­tu dira, baina analitika fasean lau hartu dira kontuan: azidotasun lurrukorra, azu­kre­rik gabeko guztirako es­traktu lehorra, metanola eta glukosa-fruktosa. Sagardotegi bakoi­tzak aukeratzen du zein ku­peletatik hartuko den sa­gardoa, eta hamahiruna botila hartzen dira». Azaldu dutenez, sailkapenerako pro­ba­ketak maiatzean egin ziren Frai­soron, eta sei onenak pasa dira gaurko finalera; horien ar­t­ean bi dira hernanirrak: Altzu­eta eta Akarregi,. Besteak: Abu­ruza, Alorrenea, Gaztañaga eta Izeta. Hernanikoa ote da aur­tengo sagardorik onena? 

Altzueta: «Aurten txapela janzteko esperantza dugu»

Altzueta sagardotegia bede­ratzigarrenez izango da gaur, finalean; azken hi­ruetan gainera, azpitxapel­dun izana da. Kronikara bi­da­litako oharrean aitortu dute aurten txa­pela janzteko esperantza­rekin direla. Azal­du dute, urteetan desiratu­tako txapela eskuratzeko aukera izango dela aurten­goa. Fi­na­lera beste inor bai­no ge­hia­­gotan iritsi den sa­gar­­do­tegia da Altzueta: 15 txa­­pel­keta jokatu dira eta 9 fina­letan izan dira herna­nia­rrak. Ibilbide horretan bost aldiz lortu dute bigarren saria, eta behin hirugarrena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!