Herriarteko Txapelketan final laurdenetan dago Hernani, Adunari aise irabazita. Gaur, Lazkaoren kontra jokatuko dute etxekoek, 16:30etan hasita, kiroldegian.
Zaleen babesaren beharra
Partidu zailak espero dira: kadeteetan, partidu berdindua; jubeniletan, Lazkao faborito; eta seniorretan, Hernani. Zaleen babesa eskatu dute.
Berria Txapelketa, bihar
Bestalde, bihar, Berria Txapelketako final laurdenak jokatuko dira Hernanin, 10:30etan: Doneztebe eta Usurbilgo klubak ariko dira lehian. yy