Batzuek bukatu, eta besteek hasi. Mutil jubenilek lehengo astean bukatu zuten denboraldia, eta Maialen traineruko neskek orain hasiko dute.
Gaur arratsaldeko 16:30etan hasita, Mutrikuko Bandera izango dute jokoan. Gizonezkoen XVII. Bandera jokatuko da aurrena, eta neska hernaniarrek ondoren hartuko dute parte, Emakumeen II. Banderan; erlojupeko lehian, bigarren txandan ariko dira, Donostia Arraun taldearen kontra.
Lanak bukatuta, jubenilek
Mutil jubenilek, berriz, bukatu dute denboraldia, lan txukun askoa eginda. Lehengo asteburuan Euskadiko Trainerilla Txapelketako kanporaketa jokatu zuten Mutrikun, eta Federazio Sailetik kanpo geratu ziren.
Baina gainontzean, Gipuzkoako Batel Txapelketan hirugarrenak izan dira; Gipuzkoako Trainerilla Ligan, laugarrenak; eta Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan, Federazio Sariko aurrenekoak.
Hernaniarrak, Donostiarran
Bestalde, trainerurik ez dute mutil hernaniarrek, baina hernaniar arraunlaririk ez da falta. Donostiarraren Torrekua ontzian ariko dira Aitor Iraola, Asier Guillen, Iker Imaz eta Mikel Rosel, Iker Iriarte patroi dutela. Eta Donostiarraren B taldeko patroi lanetan jarraituko du, Jon Iruretagoyenak.