Mendi lasterketa bihar, berotzen hasteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 4a, 02:00

Txupinazoa, San Antonio jaiei hasiera ofiziala emango diena, ostiralean botako dute Ur-Mia elkarteko kideek. Baina, dagoeneko, festa giroan murgilduta daude Ereñotzun.

Mendian gora, bihar
Ereñotzuko Mendi Lasterketa bi­har egingo da; 10:00etan, umeen krosa (bertara azaltzea nahikoa da), eta helduena 10:30etan. Izena eman ahal izango da bertan, 15 eurotan, 09:30etatik aurrera.
Handik aurrera, festa izango da nagusi, ostegunean Ugaldetxon hasita. 

Gaur, ekainak 4: 
11:00: Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Finala frontoian.
14:00: Bazkaria eta erromeria Larre Gainen.

Bihar, ekainak 5: 
10:00: Ereñotzuko II. Kross Txikia.
10:30: Ereñotzuko VI. Mendi Lasterketa.

Ekainak 9, osteguna (Ugaldetxon): 
18:00: Esku pelota eta pala partiduak, eta Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.
19:00-20:00: Toka txapelketa.
Jarraian: Kupela taldearekin erromeria.

Ekainak 10, ostirala: 
15:00: Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte amaierako jaialdia.
17:00-19:00: Puzgarriak eta eskalada haurrentzat frontoian, eta txokolatada.
20:00: Txupinazoa, eta Julen eta Eneritz trikitilarien saioa.
21:00: Herri afaria frontoian (txartelak Irrintzi tabernan salgai).
Jarraian Julen eta Eneritz trikitilariak.
00:00 Denok plazara! Patxuko Nice eta gaua amaitzeko Dj Dz.

Ekainak 11, larunbata: 
11:00: Haur jaialdia.
16:30: Hernaniko Olinpiadak.
20:00-21:00 eta 00:30: Laiotz.

Ekainak 12, igandea: 
09:30: Hernaniko txistularien diana.
10:00: Meza Nagusia.
11:30: Esku pelota eta pala partiduak.
12:00: Sagardo probaketa.
18:30: Bertso jaialdia.

Ekainak 13, San Antonio eguna: 
08:00: Meza.
10:30: Meza Nagusia.
12:00: Herri kirolak, eta bertsolariak.
17:30: Ttarlako eta Ereñotzuko dantzarien emanaldia.
18:30-19:30: Pintxo lehiaketa (oinarriak, Irrintzin eta Auzo Udalean). On­doren pintxo-potea eta jaien amaiera.
*Autobus zerbitzua ekainaren 11n:
Hernanitik, Zinkoeneatik: 00:00 eta 03:00.
Ereñotzutik: 00:30, 03:30 eta 07:00. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!