Bost ekintza bihar, Kirol egunari bukaera emateko

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 4a, 02:00

Beste behin Kirol eguna an­tolatu du Astigarragako kiroldegiak. Atzo egin zen aurreneko jardunaldia, haurrentzat bereziki egindakoa, eta bihar izango da helduen txanda.
Ekintza nagusiena Ziklo indoor maratoia izango da; 10:00etatik aurrera, hiru txan­­da izango dira: 10:00etatik 11:00etara ziklo A izango da, 11:00etatik 12:00etara, zi­klo B; eta 12:00etatik 13:30e­tara, ziklo C. 
Maratoiak aurrera egiten duen bitartean, beste hiru ekintza egingo dira: 10:00etan Group pole circuit, 11:00etan Jump Fit, eta 12:00etan, Irris­taketa jolas gidatuak, familia osoarentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!