Beste 80 urtean gogoratzeko modukoa izango ote da gaurko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa? Finalera iritsi direnak, behintzat, saiatuko dira horretan, 11:00etan hasita, Ereñotzuko frontoian.
Bertan izango da Beñat Mujika hernaniarra, eta Gipuzkoatik, baita ere, Aizpea Garmendia. Gainontzekoak: Arabatik, Aroa Arrizubieta eta Peru Amorrortu; Bizkaitik, Txaber Altube eta Unai Mendiburu; Lapurditik, Kerman Díaz eta Nahia Sasco; Baxenabarretik, Elixabet Etxandi eta Oier Urreizti; eta Nafarroatik, Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi. Maite Berriozabalek jarriko dizkie gaiak, eta Alaia Martinek txapela jantzi, irabazleari.
Bazkaria eta erromeria
Ondoren, 14:00etan bazkaria egingo da Larre Gainen. Bertan, bertsotan ariko dira Eli Pagola eta Agin Laburu, eta 18:00etan erromeria berezia hasiko da Xabier Solano, Jon Mari Beasain, Sergio Ordoñez eta Harkaitz Bastarrikarekin.
Sarrerak salgai: www.bertsosarrerak.eus.