Semperenatarrek podiuma, Zumaiako taldekako erlojupekoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 4a, 02:00

Bolada onarekin dabiltza Sem­perenatarrak, eta aurreko asteburuko txapelketak ho­rren lekuko izan ziren, beste behin. 

Urrea eta brontzea, Zumaian
Aurreko igandean jokatu zu­ten Zumaian Gipuzkoako Txa­­pelketaren taldekako erlo­ju­pekoa, eta junior mailan, Ur­ko Semperenaren taldea, Victor Alvaro Construcciones-Silam, izan zen garaile, 39:58 minutuko denborarekin. Biga­rren geratu zen Li­mousin taldea, lau segundura. 
Bestalde, kadeteetan, Tel­mo Semperena eta bere taldekideak ere podiuma lortu zu­ten. Hirugarren postuan ge­ratu ziren, 26:34ko denborarekin. Eroski izan zen aurreneko taldea, 26:17 minuturekin, eta Inoxcra bigarren geratu zen irabazletik 7 segundutara. 

Beste bi proba, larunbatean
Horrez gain, beste bi proba ere izan zituzten Astigarragako txirrindulariek larunbatean. Pasaiako BTT lasterketan izan ziren Tasio Semperena eta Aketza Bolado, eta hamabosgarren eta hamazazpigarren iritsi ziren, hurrenez hurren. 
Bestalde, VI Ataun Sarian izan ziren Telmo Semperena eta Tomas Otermin kadeteak. Bien artean lan ona egin zuten, eta beraien lanari esker lortu zuen Aitor Larrañaga taldekideak seigarren postua.

Bina proba, gaur eta bihar
Asteburu honetan ere proba desberdinetan arituko dira txirrindulariak. Gaur, arra­tsaldeko 16:30etan, Lasarteko lasterketan arituko dira alebin eta infantilak, eta ordu berean, Arantzazuko Igoera jokatuko dute jubenilek.
Bihar, aldiz, M. Oiar­zabal-A. Urkola memoriala jo­ka­tuko dute jubenilek; eta Ander Ruiz de Larrea Euskaldiko Txapel­ketan izango dira kadete mailako txirrindulariak. Bi proba hauek goizeko 10:00etan hasiko dira, bata Anoetan eta Gasteizen, bestea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!