Zita garrantzitsua dauka gaur Oier Gurutzealde astigartarrak Iruñean, bertan jokatu du Espainiako banakako Txapelketaren finala, Villabonako Behar Zana taldeko Eneko Maizen aurka. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da norgehiagoka: Astigarragara joango al da txapela?
Binakako semifinala, bihar
Txapela irabazi edo ez, Espainiako txapelketa ez da hor bukatuko Gurutzealderentzat. Orduan jokatuko baitu binakako txapelketa Garatearekin batera, Errioxako Fernandez-Larrearen aurka. Goizeko 10:30etan izango da hori.