Elgoibarren jokatutako Gipuzkoako alebin txapelketan hartu zuten parte hernaniarrek, eta baita emaitza bikainak lortu ere: Iker Eizmendik urrea (-40kg); Nahia Sanchezek urrea (-30kg); Marc Palomequek brontzea (-40kg); eta Uxue Jaurrietak eta Joana Tolaretxipik brontzea (-34kg). Bestalde, datorren ikasturterako matrikula epea ere zabaldu dute: 658 881 112/judohernani@gmail.com.