Sakanako parajeetaz gozatzeko aukera izango dute igandean, Mendiriz Mendiko irteeran parte hartzen dutenek: Lizarraga eta San Adrianetik egingo dute buelta. Irteera erraza antolatu dute, familian egiteko modukoa. 8 kilometroko buelta izango da, eta 3 orduren bueltan egitea aurreikusi dute. Informazio gehiago elkarteko
bulegoan eskuratu daiteke.