Ekuadorrera laguntzeko larunbatean jarri zuten postuko arduradunek «eskerrik beroenak» eman nahi dizkiete bertara hurbildu zirenei. «500 euroko poltsa» lortu zutela jakinarazi dute, eta «diru hori Padre Julio Villarroel Ocañako albergera bidaliko» dela diote, «umezurtz gelditu diren haurrei laguntzeko».