«Denon artean geldituko dugu»

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 4a, 02:00

Osasunaren alde eta erraus­te­giaren aurka giza katea egin zuten aurreko igandean On­kologikotik Gipuzkoa plazara, Erraustegiaren Aurkako Mu­gi­menduak deituta. Milaka per­tsonak hartu zuten parte, eta bertan izan ziren Asti­ga­rraga Zero Zaborreko kideak ere. 
Donostiako Londres Hote­le­tik Boule­var­d­era egin zuten katea astigar­­tarrek, eta ondoren, Gipuz­koa plazako ekitaldian egin zu­ten bat beste gipuzkoarrekin. 
Besteak beste, bertan m­e­zua irakurri zuen Teresa Lo­pez de Munainek, Erraus­te­gia­ren Aurkako Mugi­men­du­aren izenean. Eta be­rak esandakoa astigartarrei helarazi nahi die Astigarraga Zero Zabor taldeak.

Lau mezu
Erraustegiaren Aurkako Mugi­menduak esan beharrekoa lau mezutan laburbildu zuen Teresa Lopez de Munainek.
Aurreneko mezua gizarteari zuzendu zion: «zu, gizarteko kide bezala, ondo dakizu, guk bezain ondo, ez zenukeela nahi erraustegi bat etxe ondoan. Badakizu txosten epidemiologikoek zer dioten: erraus­tegiak minbiziaz hiltzeko arris­kua dakar. Zuretzat nahi ez duzun hori ez ezazu onartu beste gipuzkoarrentzat ere. La­gun gaitzazu. Olatua handitu besterik ez da egingo aurrerantzean eta zure laguntza ere behar dugu. Denon artean geldituko du­gu».
Bigarrena, «gobernatzen gai­­tuztenei»: «erraustegia al­de  batera utzita, hondakinen ku­­deaketan badaude alternatibak. Horiei buruz hitz egiteko prest gaude. Hori bai, erraustegia inposatzen saia­tzen badira, parean izango gaituzte». 
Hirugarrena, enpresei: «herritarrek ez dugu nahi gure osasunaren kontura negozioa egitea eta ez dizuegu hori erraztuko. Geure osasunak eta gure seme-alabenak zuen negozio interesek baino gehiago balio dute». 
Eta bukatzeko, alderdi eta eragileei eskatu zieten: «Es­pero dugu erronkaren tamainako erantzuna zuen aldetik. Zuen konpromisorik irmoena eskatzen dizuegu herritarron osasunarekiko. Zaudeten to­kian zaudetela, gobernuan edo oposizioan: erraustegia baz­tertu eta beste bide alter­na­tiboen alde egingo duzuela espero dugu».

Testu osoa, interneten
Teresa Lopez de Munainek aurreko igandeko ekitaldian irakurri zuen testu osoa  www.kronika.eus web orrian egongo da ikusgai. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!