Hilaren 18an Urbieta kalean hasi eta bukatuko da gaztetxoen Axeri Bila. Haur eta gazteen probetan parte hartu nahi dutenek Clubeko lokaletik (Atletismo pista ondoan) pasa behar dute dortsala hartzera: astelehenetik ostiralera, 18:30-20:00 ordutegian. Gogoratu dute, Haur Hezkuntzakoek ez dutela dortsalik behar eta partehartzaile guztientzat izango direla dominak eta meriendatxoa.