Mendekosteko jaietako danborradan parte hartu zuten haurrek aukera izango dute San Joanetan ere parte hartzeko. Aurreneko
entsaioa bihar izango dela gogoratu dute; eta hemendik aurrera, astelehenetik ostegunera entsaiatuko dute, 18:30-19:30etara, Etxeberriko elkartearen lokalean.