Eskaerak egiteko aukera, etzira arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 4a, 02:00

Astigarragako Udalak garapen bidean dauden herrien kooperaziorako bi laguntza eskatzeko epea ireki du: bata, garatze bidean ari diren herriekiko lankidetza programentzat, eta bestea, Astigarragako gazte kooperatzaileei bekak emateko.
Eskaerak aurkezteko epea hogei egunez egon da irekita, eta etzi izango da azkeneko eguna. 

Eskaera-orriak, web orrian
Eskaera egin nahi dutenek, www.astigarraga.eus web orri­an dauden inprimakiak bete eta udaletxean aurkeztu beharko ditu, bertan zehazten den dokumentazioarekin batera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!