Urumean dantzan Laiotzekin, 25 urtez

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 4a, 02:00

Dantzarako eta ondo pasatzeko errepertorioa izaten da Laiotz erromeria taldearena; egunez nahiz gauez gozatzeko aproposa. Baina kaleratu berri duten diskoari, Gaua deitu diote. Da­goe­neko salgai dago Elkar dendetan; Hernaniko Garin, Kixkal eta Rioja tabernetan; Ereñotzuko Irrintzin; Ergobiara bidean dagoen Iretzan; Astigarragako Zipotzan  eta Goizuetan.

Osiñagako festetan, 25 urte
Xabier Barrenetxea, bateria-joleak azaldutakoaren arabera, 25 ur­te betetzen ditu aurten Laio­tzek. «Lehenxeago bodatan eta, jotzen genuen, baina aurreneko erromeria Osiñagako festetakoa izan zen, orain 25 urte!». Eta gaur ere, ez dute hutsik egingo.
Hurrengo asteburuetan ere, etenik gabe ariko dira: Ere­ño­tzuko festetan, Martindegin eta Gi­puzkoa, Bizkaia eta Nafa­rro­a­ko beste hainbat herritan. Hala ere, plazarik gustokoenak etxekoak izaten dituzte. «Aurten ez zaigu tokatzen, baina... Hernaniko San Joan bezperako plaza bezelakorik ez dago! Portu auzoko festetakoa ere ederra da, edo Donostiako Kaikoa... Etxekoak dira onenak; 4 katu izaten gara agian, baina oso ondo pasatzen dugu!».

Urumea errekan barrena, itsaso zabalera
Oialumen sortutako taldea da, baina Urumea errekari segika bezala, itsasoa bera baino zabalagoa bihurtu da. Barrenetxea, hernaniarra izatez, Astiga­rra­gan bizi da orain; Naroa Jaka abes­laria hernaniarra da; Ibai So­roa baju-jolea, Arribekoa (Na­fa­rroa); Dani Narbarte trikitilaria, goizuetarra; eta David So­ria­zu gitarra-jolea, hernaniarra.
Horrela, Urumea bailara osoan, eta Euskal Herri osoan ere, plazaz plaza ibili eta tokian tokira egokitzen ohitu dira. Diskoa ere horrela osatu dute. «Kantu kañeroak, fandangoak, polkak, baltsak, rantxerak... Denetik jotzen dugu plazan; plaza bakoitzera egokitu egiten gara, eta hori bildu dugu diskoan. Gu plazak betetzen gaitu. Jendea badago, eta dantzan ari­tzen bada, guk ere ondo pasa­tzen dugu».

Udari aurre egiteko prest
Disko berria besapean, udako denboraldirako prest dago taldea, eta seguru, plazaz plaza, kanturen bat edo beste oso ezagun bihurtuko dela. «Diskoko 10garren kanta bultzatu nahi dugu, eta EskolHarria, dagoeneko ezagun egin baita. Koreo­grafia ere egin diote!». Hain zu­zen, Sor­tzen elkartearentzako egin dute kantua, Solanoren laguntzarekin, Urumea bailarako eskolen bueltan (bideoklipa, beherago). «Guk hori daukagu buruan, baina auskalo». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!