Goenaga gogoan, biharko omenaldian

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 4a, 02:00

Mikel Goenaga, Astigarra­ga­ko apaiza zena, hil zen duela bi hilabete pasatxo. Astiga­rragara iritsi zenetik, herriarekin, eta herritarrekin batez ere, lotura berezia izan zuen apaiza izan zen Goenaga. Eta hori eskertzeko, egindako lan guztia goraipatzeko, omenaldi berezia antolatu du Sorabilla elkarteak biharko.

Elizatik, Murgia jauregira
Omenaldiari hasiera emateko, meza berezia egingo dute goizeko 10:30etan. Eta hori bu­ka­tuta, Goenagarentzat bereziki prestatutako bideoa eman­­go dute elizan bertan. Sorabilla elkarteak apaizaren eguneroko bizitzari buruzko argazkiak, bideoak... bildu ondoren.
Ondoren, bazkaltzera joango dira Murgiako jardinetara. Herritarrek jakiak eraman di­tzaten eskatu dute; ondoren, de­nen artean elkarbanatzeko.

Herriko taldeak, bertan
Sorabilla elkarteak antolatu du omenaldia, eta bereziki Jose Mari Orbe markesa izan da eragile nagusia. Baina herriko talde askok hartuko dute parte: Aiztondo, Astigar, Harituz, Musika Eskola, SOS Arrazakeria, txistulariak, txa­la­partariak, Akelarreko taldea, eskolako haurrak... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!