Bi ibilbide aukeran, paraje ederretan

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 4a, 02:00

Iskibi kanpinak antolatuta, BTT zeharkaldiaren zazpigarren edizioa eginen da bihar, eta oraindik eman daiteke izena: www.kirolprobak.com  webgunean eginez gero, federatuek 12 euro, eta ez federatuek 14 euro ordaindu beharko dituzte, eta bihar, 08:00etatik lasterketa hasi arte, 09:00ak arte, izena ematen duenak 16 edo 18 euro oraindu beharko ditu.

Bi ibilbide, Artikutzan
Aurreko edizioan bezala, aurten ere bi ibilbideren artean aukeratu ahal izanen da. Lu­ze­ak, 43km izanen ditu, eta 1.369 metroko desnibela. Mo­tzak, berriz, 30km eta 1.050 metroko desnibela. Biak ere, Artikutzako parke naturalean barrena pasatzen dira.
Irteera eta helmuga Iskibi kanpinean bertan izanen dira, eta parte-hartzaile guztiek pasa beharko dute inskripzio mahaitik, ondorengo opari zozketan parte hartzeko. Bestalde, kaskoa erabil­tzea derrigorrezkoa izanen da, eta ibilbidean zehar bi pos­tu jarriko dira, jan-edanekin.

Zeharkaldiaren ondoren, bazkaltzeko aukera
Proba bukatuta, parte-har­tzaileek luntxa izanen dute helmugan, eta dutxak eta bizikletak garbitzeko gunea, Iskibi kanpinean.
Era berean, 12 euroko me­nua prestatuko dute kanpi­ne­an bertan, bihar bazkaltzeko. Gaur, berriz, parte-har­tzai­le eta lagunek debalde egin dezakete lo kanpinean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!