Kantuan goxo, eta bazkaritan bapo, urteurrena ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 4a, 02:00

Hamar urte betetzen ditu Umore Ona abesbatzak, eta urteurren festa eginen dute bihar.
Batetik, kontzertu be­rezia emanen dute, hainbat gonbidaturekin. Bes­te­tik, bazkaria eginen du­te segidan, eta iluntze aldera bideo proiekzioa jarriko dute.

Abeslari eta zuzendari ohiak, denak bat
Elizan emanen du kon­tzertua bihar Umore Onak, eguerdiko 12:30e­tan hasita, eta gonbidatu be­reziak izanen dira bertan.
Batetik, 10 urte hauetan zehar korukide izandako guztiak gonbidatu dituzte. «Arrazoi desberdinengatik korua utzi zutenei gonbitea luzatu diegu egun honetan elkarrekin abesteko, beraiek alde garrantzitsua izan direlako».
Bestetik, hiru zuzendari izanen dituzte la­gun: Imanol Kamio, Ene­ko Amundarain eta Iga­ratza Apezetxea.

Kantu poteoa, bazkaria eta bideoa, segidan
Kontzertua bukatuta, se­gi eginen dute festarekin. Salda banatuko dute en­tzuleen artean, eta kantu poteoan ariko dira he­rri­an barrena, 15:00ak arte. Ondoren, bazkaria izanen da; eguraldi ona bada, kanpoan.
Bazkalondorenean, eskolako jangelan jarriko dute umorea: koruaren azken 10 urteetako pasadizoak biltzen dituen bideoa jarriko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!