Beste denboraldi eder bat bukatu du Hernani Errugbi Elkarteak, eta ospatzeko, jardunaldi bereziak izango dira gaur, Landaren.
Hasteko, emakumezkoen lagun arteko partidua izango da 11:30etan, Cote Basque Landes taldearen kontra. Arratsaldeko 17:00etan, berriz, Azeri Zaharrek jokatuko dute lagun artekoa, Les Barbonsen kontra. Eta eguneko partidu bereziena, Galeuscat Torneoa izango da: senior mailako Euskadiko taldeak Galiziaren kontra jokatuko du 17:30etan, eta debaldekoa izango da.
Senior A taldekoak Estatukoa, eta sub16 taldeak, deskantsua
Bestelako partiduak ere izango dituzte errugbilari hernaniarrek; tartean, senior a mailako taldeak Estatuko R7 Txapelketa jokatuko du 10:00etan, Madrilgo Complutenseko estadioan.
Sub16 taldeak, berriz, ondo merezitako deskantsua hartuko du denboraldia bukatuta: Gipuzkoako eta Euskal Herriko Kopa irabazi baitituzte aurten.
Galeuscat Torneoa jokatuko da gaur 17:30etan, eta debalde izango da.
Garagardo azoka, bukatzeko
Denboraldia guztiz ixteko, garagardo azoka izango da ostegunetik igandera. Paellada ere izango da aurten, igandean.