Urumea ibaiaren inguruko dokumental etnografikoa, Ni, Urumea, ikusteko aukera izan da Goizuetan eta Aranon, eta herritarrek gustora entzun zituzten Gaizka Aranguren eta Iñaki Rifaterra litografoen azalpenak.
Cristina Enea Fundazioak eta Labrit Multimedia ekoiztetxeak argitaratu duten dokumentalean, Urumea ibaiak bailaran eta inguruko herrietan izan duen eragina eta bilakaera aztertu dira.