Ingurumen hezkuntza erakusketa, ikasleen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 2a, 02:00

Herriko ikastetxeetako ikasleek erakusketa jarri dute Biterin, ingurumen lanekin. 4, 5 eta 6garren mailako ikasleek, saio ezberdinak jaso dituzte Hernani eta ingurumena programaren barruan. Erakusketa honekin, herritarrei aurkeztu nahi zaizkie egindako lanak. 573 ikaslek hartu dute parte, eta erakusketa aste honetan zehar egongo da ikusgai kultur etxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!