Maialen Lujanbio bertsolariaren bisita jasoko dute gaur, Elizatxo ikastolako neska-mutilek. Bertso paper lehiaketa egin ohi dute Elizatxon, 4 eta 5garren mailako ikasleekin, eta irabazleak aukeratu du Lujanbio, solasaldirako. Goizeko 11:30etatik 12:30etara egongo da ikastolan.