Plazatik Plaza Berrira, gola eta buelta

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 2a, 02:00

Olinpik GP proba egingo dute gaurkoan Hernaniko Gazte Olinpiaden barruan. Gaueko 21:30etan jarri dute zita Plazan, eta 22:00etan hasiko dira.

Motoa, galdera, gola eta korrika saioa
Talde bakoitzeko lau kidek  hartu beharko dute parte. Aurrenekoak moto txiki batekin (nork berea eraman) Kale Nagusia jaitsi beharko du. Bigarrenak, Plaza Berrin, kirolari buruzko galderak erantzun beharko ditu. Hurrenak, 15 buelta eman eta penaltiz, gola sartu. Eta azkenak, Andre Kalen gora igo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!