Ikasturtea amaitzear den honetan, Hernani Musika Eskolako ikasleek kurtso bukaerako kontzertuak emango dituzte datozen egunetan. Ostiralean izango da aurrenekoen txanda: abesbatzena.
Milagrosara gerturatzen denak, Dakapo eta Musika Eskolako gaztetxoen emanaldiaz gozatzeko aukera izango du. Arratsaldeko 17:30etan izango da.
Dakapo, Madrilen
Eta hernaniarrek bakarrik ez, madrildarrek ere izan berri dute Dakapoko kideen ahots goxoekin gozatzeko aukera. Estilo ezberdinetako abestiak kantatu zituzten Madrilen; abesbatzak lagun izan zituen Jon Pache perkusio jolea eta Ana Martinez Musika Eskolako piano irakaslea. yy