Apelazio Komiteak ez ditu Gernika eta Pozueloren helegiteak onartu

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 1a, 02:00

Hernanik  Ohorezko Mailako tal­de iza­ten jarraitzen du, ha­la berretsi baitu Apelazio Ko­miteak. Diziplina Batzor­deak hartutako erabakiaren kon­tra, Gernikak eta Pozuelok he­legitea jarri zuten eta Ape­lazio Komitearen erabakiaren zain ziren atzora arte. Talde biz­kaitarrak eta madrildarrak ha­mabost egu­neko epea izango dute orain, azken helegitea jar­tzeko; hala era­bakitzen badute, Kirolaren Auzitegi Administratiboak izan­­go du azken hitza. 

Pozuelo eta Gernikaren erreklamazioak
Hernanik eta Ordiziak  api­ri­laren 23an jokatutako pa­r­tiduari egiten diote erre­fe­rentzia erreklamazioetan. Salatzen dute,  Hernanik, Or­diziaren kontrako parti­duan, aldaketa bat gaizki egin zuela. 
Hauek jarritako aurrene­ko erreklamazioari erantzun zi­on Diziplina Batzordeak, esa­nez, ezin dela Hernani Errugbi Elkartea zigortu «egindako ekin­tza­ren atzean asmo txarrik ez ba­dago. Eta ka­su honetan, arbitroak onar­tu du berea dela ardura osoa, eta beraz, juri­di­koki ezinezkoa da sa­la­keta jaso du­en kluba zigor­tzea». Era­baki honen kontra helegitea jarri zuten Gerni­kak eta Po­zu­elok, eta horri erantzuna eman zion atzo Apelazio Komiteak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!