Astigarragan jokatu zen Eternal Running proban izan ziren pasa den igandean Hernaniko Denontzat taldeko 78 kide, eta balorazioa ere egin dute: «emaitzak arrakastatsuak izan dira» Emakumeetan, Asun Mateo eta Marijo Villalbak irabazi zuten +40 eta +50 probetan; eta Ana Rodriguez bigarrena izan zen, sailkapen orokorrean. Gizonezkoetan, Ismael Mateo eta Felix Gomezek irabazi zuten +40 eta +50 probak. Sailkapen orokorrean bigarren egin zuen. I. Mateok eta hirugarren Xabi Intxauspek. Taldeka ere, nagusi izan ziren 5 eta 10 laguneko sailkapenetan. «Egun haundia izan zen» azpimarratu dute.