Urteko asteburu berezienetakoa izaten da iristear dena, Osiñagako bizilagunentzat. Auzo Elkarteak bi eguneko festa antolatu du aurten ere, bertako eta kanpokoentzat.
Larunbatean hasiko dira jaiak eta umeak izango dira protagonista aurreneko orduetan: txupinazoaren aurretik bizikleta buelta egingo dute auzoan zehar; eta suziriak eztanda egiten duenean, haur jolasak izango dira. Arratsaldean izango da aurtengo nobedadeetako bat: Conquiseko eta Urumeako lagunek herri kirol erakustaldia emango dute. Laiotzen emanaldia, dastaketa eta bertsolariak ere, ez dira faltako aurten. Igandea auzotarren arteko bazkariak markatuko du. Eta nola ez, Xapre, bertsolariak, pelota partidua eta desafioa ere, antolatu dituzte!
EGITARAUA
Larunbata
10:00 Bizikleta bira auzoan zehar. Ondoren, hamaiketakoa izango da Arriatzun partehartzaileentzat
12:00 Txupinazoa eta haur jolasak.
14:00 Bazkaria guretzat
17:30 URUMEAko koadrila eta AMAZONASeko Conquisekoek herri kirol erakustaldia elkarrekin: aizkora, txingak, lokotxak, harriak, korrika...
Ondoren Dantzaldia Laiotzekin.
19:30 Sagardo eta bakailu dastaketa.
22:30 Afaria, Hernaniko eskolako bertsolariekin eta Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz trikitilariekin.
Igandea
Egun osoan ‘Xapre’ giroa alaitzen
12:00 Auzkoak gogoratuz beheko zubian.
12:30 Gazteen arteko pelota
partiduak.
13:00 Bertsolariak
14:00 Bazkari herrikoia, Arriatzun.
18:00 Desafioa: Giza proba. Zortzi neska (550 kiloko harriarekin) eta sei mutilen (600 kiloko harriarekin) artean.
20:00 Dantza ‘Xaprerekin’