Herriarteko txapelketako final laurdenetan dago Astigarraga, aurreko ostiralean Andoainen aurka 3-0 irabazi ondoren: kadeteek 22-14 irabazi zuten, jubenilek 22-13 eta 22-9. Oraingo honetan, Oñati izango dute aurkari final laurdenetako aurreneko partiduan; ostiralean izango da hori, Txomiñenea pelotalekuan, arratsaldeko 19:30etan.