Aniztasun Astea izan zen aurreko astean Astigarragan, eta larunbatean eman zioten bukaera azoka bereziarekin. Hamaika txokotako jakiak dastatzeko aukera izan zen Joseba Barandiaran plazan jarri ziren postuetan: Euskal Herria, Sahara, Honduras, Colombia... Gainera, eguraldia lagun izan zuten goiz osoan zehar.