Joan den igandean hartu zuten jauna aurreneko aldiz Astigarragako 22 haurrek. Eguerdiko 12:00etan eman zioten hasiera komunioen mezari, eta hortik aurrera, haurrak izan ziren protagonista nagusiak. Aurreneko aldiz jauna hartzeaz gain, Mikel Goenaga aipaiza zena gogoan izan zuten. Errituari bukaera emateko, dantzari txikiek agurra dantzatu zieten, elizaren atarian.