Atera argazki bat abesti sexista bati! argazki lehiaketa abiarazi du Udalak. Gaur hasiko da argazkiak aurkezteko epea, eta uztailaren 6ra arte izango da aukera. Bi kategoriatan lehiatuko dute astigartarrek: gazteen kategoria, 8 eta 17 urte bitartekoena, eta helduena, 18 urtetik gorakoena.
Hausnartzea, helburu
Helburua da «abesti sexista baten esaldia edo estribilloa hartu eta letra horren esanahi sexista, matxista edota homofoboaren esanahia grafikoki argazki batean isladatzea, hausnarketa pizteko».
Argazki horiek argazkiak.gizarte@astigarraga.eus helbidera bidali beharko dira, partehartzailearen datuekin batera.
Bi sari jokoan
Uztailaren 15ean jakinaraziko dira irabazleen izenak. Bi sari izango dira: gazteak 120 euroko saria jasoko du herriko dendetan erosteko, eta helduak, 150 eurokoa.