Nolakoa izan beharko luke Santiagomendi-Landarbasok?

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 1a, 02:00

Astigarragako Udala San­tia­gomendi-Landarbaso in­guruaren Paisaiaren Ekin­tza Plana osatzen ari da. Era­gileekin batera osatutako aurre­neko fasea bukatu berri dute; eta orain hasiko den bigarren fase honetan, «asti­gartarron txanda» dela adie­razi du Udalak.

Galdetegia etxeetara eta webgunean
Udalak dioenez, bigarren fase honetan, «bertako biztanleen parte-hartzea ezinbestekotzat jotzen da, astigartarren itxa­ropenei eta nahiei egokitzen zaien plan on bat egiteko». Horretarako, inkesta bat bi­da­liko du Udalak etxeetara, eta araudi.wix.com/pap-astigarraga web orrian ere egin ahal izango da. Paperean betetzen dutenek, udaletxean edo Kultur Etxean utzi ahal izango dute galdetegia.

«Udal gobernuaren apostua»
Hilabete hauetan martxan dagoen Santiagomendi-Lan­dar­basoko Paisaiarako Ekin­tza Plana «udal gober­nuaren apustua» izan dela jakinarazi dute. Diotenez, «ekintzaren helburuak Santiagomendi-Lan­darbaso eremua antola­tzea, babestea eta berriztatzea dira». 
Gainera, Udaletik diote bada­ki­tela «astigartarrek as­ko esti­ma­tzen duten ingurua dela», izan ere, «landa ingu­ruko biztanleriaren kultura eta tradizioa irudikatzen» ditu. Horregatik, «udal tal­deak ezinbestekotzat jotzen du paisaiarako ekintza pla­naren bidez eremua balioan jar­tzea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!