San Antonioetarako prestatzen ari dira Ereñotzun. Bihar Mus Txapelketa izango da 22:30etan Ur Mian, eta aurretik eman behar da izena. Etzi, Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatuko da 11:00etan, eta ondoren bazkaria egingo da Larre Gainen; sarrerak salgai www.bertsosarrerak.eus edo Larre Gainen. Azkenik, igandeko mendi lasterketan ere eman daiteke izena.