Ekaineko aurreneko eguna da gaur, eta horrekin batera, urteko seigarren kultur agenda hasiko du gaur Astigarragak. Eta hasiera urteroko bi zitek emango diote: Kirol egunak eta Herri Eskolako festak.
Kirolak probatzeko aukera, etzi eta igandean
Beste urteetan egin duten moduan, aurten ere Kirol eguna antolatu du Astigarragako kiroldegiak. Haurrek nahiz helduek kirol desberdinak probatzeko aukera izango dute, etzi arratsaldean eta igande goizean zehar.
Partehartzea debaldekoa da; hala ere, kiroldegiko harreran egin beharko da izenematea aurretik.
Herri Eskolako festa, larunbatean
Bestalde, Herri Eskolako haurrek urtebukaerako festa haundia izango dute asteburu honetan. Goizeko 10:00etan hasita, ekintza mordoa izango dira, herriko hiru txokotan banatuta: eskolako patioan, Txomiñenea pelotalekuan eta Foru plazan.
Besteak beste, judo eta dantza emanaldiak, erakusketa, lehen hezkuntzako haurren arteko olinpiadak eta bikotekako krosa izango dira, goizean zehar.
Ondoren, denek batera bazkalduko dute pelotalekuan, eta karaokea eta diskofesta izango dira, jarraian, festari ginda jartzeko.
Santio jaien egitaraua aukeratzeko, bozketa
Horiez gain, Santio jaiak prestatzeko lanetan ere bada jai batzordea. Eta egitarauarekin aurrera egiteko, bozketa bat antolatu dute. Gaurtik aurrera ikusgai jarriko dituzte kultur etxean egitarauaren proposamenak, eta bozkatu ahal izango dira ekainaren 7ra arte. Ondoren, ekainaren 8an, bilera egingo du Jai Batzordeak udaletxean, arratsaldeko 19:00etan.
EKAINEKO AGENDA
1 eta 8; 2 eta 16 Zilegi eskola: Plaza Dantzak. Tailer irekia euskera ikasten ari direnentzat eta euskaldunentzat.
*Izenematea: zilegieskola@aek.eus edo AEKn (663 043 314). Doan.
3 eta 5 Kirol eguna.
3 Erakustaldiak: Zumba Kids (16:45), Jump Fit kids (17:00) eta Soin-erritmikoa haurrentzat (17:15). Eta saio irekiak: bost urtetik gorako haurrentzako Jump Fit (17:30), eta helduentzako Hipopresiboak (18:00) eta Bosu Xtreme (19:00).
5 Ziklo maratoia: 10:00etan ziklo A, 11:00etan ziklo B, eta 12:00etan ziklo D; Group pole circuit (10:00); Jump Fit (11:00); eta Irristaketa jolas gidatuak familientzat (12:00).
*Izenematea: Doan, kiroldegian.
4 Astigarragako Herri Eskolako ikasturte amaierako festa. 10:00etan patioan: olinpiadak 3, 4, 5 eta 6garren mailakoen artean, eta margotzeko txokoa LH6ko ikasleen laguntzaz. 10:00etan pelotalekuan: ikasleen judo erakustaldia, eta 11:00etan: ikasleen dantza emanaldia. 10:00etatik 11:30etara pelotalekuan: argazkilaritza eta sormen tailerreko ikasleen erakusketa. 12:30etan: bikotekako Krosa foru plazatik., 950metro. 14.00etan: bazkaria pelotalekuan. Eta bukatzeko, 16:30etan: karaokea eta diskofesta. Gainera, Arantzazuko Ama BHIko ikasleek taberna jarriko dute.
5 Plaza dantzak. Muxikoak, jauziak, branlea, txulalai, fandangoa, arin-arina... dantza tradizionalak zuzeneko musikarekin, dantza gustuko duten haur, heldu zein gazteentzat. Antolatzailea: Astigar dantza taldea. 12:30etan, Joseba Barandiaran plazan.
10 eta 11 XVI. Musika eguna.
10 Trikitilarien kalejira, 18:00etan. Ikatza eta Bukoi tabernetan: 19:00etan hasita: Kazkabarra, 7 t’erdik, Ttakun, Betak eta Tolare taldeak, eta 22:00etatik aurrera: Txopedhouers, helduen gitarra taldea, Dobat, Eira eta CDMontre.
11 09:30etan, txistularien diana; 10:00etan, musika hezkuntza goiztiarra (0-3 urte), biolin taldea, eta tailerra 1, 2 eta 3 urteko ikasleekin elizan; 11:00etan, AHIT taldearen kalejira elizatik Foru plazara; 11:30etan, Pop taldeen emanaldia Foru plazan: Tirrikittiki, Ez dakigu, Pandero-ero, Ilargia, Ken 8, B&W, Gabiltzanian eta Aire-aire; 13:30etan, amaierako emanaldia AHIT, Iratzar abesbatza, Turuta txaranga eta NAME Big Band.
13-18 Planeta movil La Caixa. Astigarragako Herri Eskolako haurrek eta Arantzazuko Ama ikastetxeko ikasleek iglu puzgarri batean 180ºtako pantailan eskainiko diren proiekzio laburrak ikusteko aukera izango dute. Hainbat adinetara egokitutako proiekzioak astronomia eta biologiako gaiei buruzkoak dira. Herri Eskolako aretoan.
21 Ni, Urumea dokumentala. Urumea ibaiak lehen pertsonan hitz egiten gaitu bere uraldi, aniztasun, jasaten dituen kalte eta, bereziki, bere ur-harremanez. Ingurumenarekiko kontzientziazioa helburu eta paisaia kulturalaren deskribapenean oinarrituta, film honek batez ere emozioen artean nabigatzen du. Cristina-enea fundazioaren eskutik. Kultur etxean, 19:00etan. Aurkezlea: Gaizka Aranguren.
23 San Joan Sua, Foru plazan. 19:30etan, San Joan Zortzikoa, kalez kale Txirriskla elkarteko txistulariekin; 22:30etan, San Joan Sua piztu aurretik Astigarreko dantzariek San Joan zortzikoa dantzatuko dute; eta 22:45etan, Zezensuzkoa.
27-Uzt. 22 Haurrentzako marrazketa eta pintura tailerra. 10:00etatik 11:30etara, 5-8 urteko haurrentzat; eta 11:30etatik 13:00etara, 9-12 urteko haurrentzat. Antolatzailea: Astigarte elkartea. Kultur etxean.
*Izenematea: Astebeteko modulua, 20 euro. Kultur etxean eta informazio gehiago: astigarteastigarraga@gmail.com.
28 Amona Putz. Zine Foruma. Antolatzailea: Harituz elkartea. Doan. Galtzaur elkartean, 18:00etan.
Bestelakoak
1-7 Jai egitaraua aukeratzeko bozketa. Proposamenak ikusgai egongo dira kultur etxeanm eta botoa eman ahal izango da. 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.
8 Jai Batzordea. Bilera irekia, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko areto nagusian.
8, 13, 14, 15, 16, 17, 20, 21 eta 22 Musika entzunaldiak, Norberto Almandoz musika eskolan.
8 Bateria eta perkusioa. 18:30etan eta 19:30etan.
13 II. tailerrak: A eta C, 17:30etan; eta zeharkako txirula, 19:00etan.
14 Tronpeta, saxoa eta klarinetea, 18:30etan.
15 I. tailerra A, 17:30etan.
16 Txistua, organoa eta pianoa, 19:30etan.
17 Pianoa, 17:30etan; eta elkartruke kontzertua Hondarribian, 19:00etan.
20 II. Tailerra B, 17:30etan.
21 Ahots tailerra, 18:30etan.
22 III. Tailerra A eta B, 17:30etan.
12 Astigarragako Gure Esku Dago taldearen aurkezpena eta eskualdeko proiektua ezagutzera emateko bilera irekia. Joseba Barandiaran plazan, 12:00etan.