Janari-bilketa, larunbatera arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 1a, 02:00

Astigarragako guraso talde batek antolatuta, janari-bilketa ari dira egiten siriar errefuxiatuak dauden Chios uhartera eramateko. Horretarako, aste honetan zehar Herri eskolako sarreran dauden kaxetan bilduko dituzte produktuak larunbatera arte. Egun horretan, Foru Plazan jarriko dute postua Zaporeak proiektuko boluntarioek lagunduta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!