Saskibaloia probatzeko aukera, gaur hasita

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 31a, 02:00

Saskibaloi denboraldia buka­tzen ari den heinean, datozen ikasturtera begira probatu nahi duenak aukera ederra izango du datozen egunetan. Izan ere, Hernaniko Saskibaloi Elkarteak deialdi berezia egin du 2003-2004 urteetan jaio­tako neska-mutilei zuzenduta.
Azaldu dutenez, jardunaldi hauen helburua da, neska-mu­tilek saskibaloia ezagu­tzea, ki­ro­la praktikatzea eta kirola tal­de­an egitearen ba­li­oak eza­gu­tzea. Saioak gaur ha­si eta ekai­na­ren 21a bitartean, izango dira.

JARDUNALDIAK
Gaur,  asteartea, arratsaldeko 18:00etan, Kiroldegian
Ekainak 4, larunbata, goizeko 10:00etan, Kiroldegian.
Ekainak 7, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, Kiroldegian.
Ekainak 14, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, Kiroldegian.
Ekainak 18, larunbata, goizeko 10:00etan, Kiroldegian.
Ekainak 21, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, Kiroldegian.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!