Gure Esku Dagok antolatutako herri antzerkiak badu fetxa berria: A(ha)ldaba jo! antzezlana ostiralean eskainiko dute, Ave Maria parkean, gaueko 21:45etan.
Integrazioarekin lotutako esketxak
Antzezlanak ordubete inguruko iraupena izango du, eta bost esketx izango ditu, integrazioarekin lotutakoak: Extremaduratik etorritako jendea, egungo etorkinek bizi duten egoera, garai bateko eskola autoritarioak, gazteak... Antzezlan berezia izango da gainera, dozenaka herritarren partehartzearekin izango baita.
Antzezlana, debalde
Antzezlana ikusi nahi duenak gerturatu besterik ez du, sarrera debalde izango baita. Gure Esku Dagotik jakinarazi dutenez, 900 eserleku jarriko dituzte. Aurretik gainera, girotze aldera, 20:30etan pintxoak eta sagardoa jarriko dituzte aukeran.