Abantailak, izena orain emanez gero

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 31a, 02:00

Datorren ikasturtean euskera ikasteko asmoa dutenei deia egin die Hernani eta Astiga­rragako AEKk. Izan ere, izena orain ematen dutenek hainbat abantaila izango dituzte. Batetik, %5eko deskontua izango dute matrikularen prezioan. Bestetik, ordainketa egiteko garaian, malgutasuna izango dute, ordainketa epe bat gehiago izango baitute. Eta azkenik, lehentasuna izango dute taldea osatzerako garaian. 
Izena eman eta azkenean ikastaroa ez egitea erabakitzen duenari %100a itzuliko diotela era azaldu dute, beti ere, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Izen ematea ekainaren 19ra arte dago zabalik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!