Milaka lagun, tartean ehundaka hernaniar, erraustegiaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 31a, 02:00

Osasunaren alde eta erraustegiaren kontra giza katea egin zuten igandean milaka lagunek, Donostiako Onkolo­gi­kotik Gi­puzkoa Plaza. Ehun­daka hernaniarrek ere hartu zuten parte aldarrikapenean; Astoria kafetegitik Easo Pla­zara dijoan tartean egon ziren herritarrak. On­kologikoa eta Diputazioa giza-hari batekin lotzeko 5.000 lagun beharko zirela aurreikusi zuten antolatzaileek, eta azaldu zutenez, aurreikuspenak modu oso na­barmenean gainditu ziren. 
Ekitaldi bukaeran, hiru lagunek irakurri zuten: Xabier Mitxelena medikuak; Clara Lopez madrildarrak, Valde­min­g­omezko erraustegitik bost kilometrora bizi denak eta beste 36 bizilagun minbizidunekin batera kereila jarri duenak; eta Teresa Lopez de Mu­nainek, Erraustegiaren kontrako Mugi­menduaren izenean.

«Gu medikuak garen heinean, mezu bat azpimarratu nahi dugu: «erraustegiak kaltegarriak dira osasunerako»

Xabier Mitxelena medikuak irakurritako mezua
Ekitaldiaren bukaeran, On­ko­logikoan kutxatilan sartutako mezua irakurri zuen Xabier M­i­­txelena medikuak. Erraus­te­giaren aurka arrazoi asko daudela esanez hasi zuen mezua: «gu, medikuak garen heinean, bat azpimarratu na­hi dugu: erraustegiak kaltegarriak dira osasunerako». Na­zioarteko fo­ro zientifikoetan ar­gita­ratu­tako hainbat eta hain­bat ikerketa aztertu di-tuz­tel­a azaldu zuen Mitxe­lenak, eta ateratako ondorioa jakinarazi zien bertaratutakoei: «erra­ustegi baten inguruan bizi diren herritarrek malformazio, aborto, minbibi eta heriotza tasa altuagoak di­tuz­te. Behin eta berriz ematen da emaitza hau, erraustegi za­harrekin eta baita erraustegi modernoekin ere. Ikerketa pu­blikoak dira eta jakin nahi du­en  edozeinentzat daude eskuragarri base zientifikoetan; baita politikoentzako ere».
Profesional arduratsu eta herritar kezkatu gisa, agintariei eskaera bat ere, egin zieten: «Lehenik, egia. Zintzo­ta­sunez joka dezatela eskatzen dugu. Onartu dezatela ikerketa hauek guztiak eginda daudela, eta emaitzak hauek direla. Bigarrengoz, hauen aurrean, ardura printzipioa aplika dezatela. Eta kasu honetan, aplikazio honek erraustegia ez egitea suposatzen du». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!