hernanik pausu bat gehiago eman zuen ostiralean, Herriartekoan. Adunaren kontra neurtu zituen indarrak, eta partidu berdinduak espero baziren ere, erraz nagusitu ziren etxekoak: 3-0 irabazi zuten final zortzirenetako bueltako partidua.
Kadetetan Arizmendi eta Zugastik sekulako partidua jokatu zuten. Zabala gainetik pasatzea zuten helburu, eta hori izan zen partiduko klabea. 22-11 nagusitu ziren.
Jubeniletan ere, nagusi izan ziren Pagola eta Berasarte. Aurrelari hernaniarrak tanto bukaera ederrak utzi zituen; eta Beresartek seguru jokatu zuen. 22-4 irabazi zuten.
Azkenik, seniorretan askoz gehiago izan ziren Arrieta eta Lizeaga; ez zieten ezertarako aukerarik eman aurkariei. 22-3 gailendu ziren.