‘Ni, Urumea’ dokumentalaren estreinaldia, datorren asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

Urumea ibaiak bustitzen dituen udalerrietan Ni, Urumea dokumental etnografikoa egin du Cristina Enea Fundazioak, Labrit Multimedia ekoiztetxearekin, eta ostiralean, hilak 27, Goizuetan ikusteko aukera izanen da, 19:00etan. Larunbatean, hilaren 28an, berriz, Aranon, 18:00etan. Natura eta hirigintza ikuspegiak ez ezik, ibaiak gizakiarekin izandako harremanak ere agertzen dira, istorio eta kondairen bidez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!