Ozen kantuan, Tafallako Haur Kantari Jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

Larunbatean bukatu zen, Tafallan, Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdia, eta bertan parte hartu zuten 18 taldeen artean aritu ziren kantuan, Goizueta eta Aranoko talde bana ere. Lesaka, Baztan, Lakuntza, Leitza, Lekaroz, Azpilkueta eta Sunbilla­ko­ak izan ziren gainontzeko partehartzaileak. Goizuetako taldea osatu zuten Ja­nire Urdan­pi­lleta, Naroa Zugarramurdi, Aiora Apezetxea, Unai Muñoz, Oier Miranda eta Ane eta Aiora Apezetxeak; Gatibu taldearen Txiki Bang Bang interpretatu zuten. Aranoko taldea osatzen, berriz, Naroa eta Leyre Egur­za, Irune Galparsoro, Oihan eta Araitz Legarre­ta, Irati Menta, Unai eta Haizea Muñoz eta Eneritz eta Iraia Salaberria aritu ziren, eta Txomin Artolaren Aberriaren Mugak kantatu zuten. 5 eta 14 urte bitarteko 200 partehartzailetik gora elkartu ziren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!