80 oztopo eta helmuga bakarra

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

Oztopoz eta korrikalariz bete­ko da Astigarraga, bihar zortzi, maiatzaren 29an. Aste­bete geratzen da, Eternal Ru­nning obstakulo proba joka­tzeko, herriko kaleetan eta txoko ezberdinetan barrena.
Ibilbidea, ordea, sekretua da momentuz. 10 kilometro baino gehiago izango direla bai, eta 80 oztopo gainditu beharko dituztela ere bai, aldapa haundiekin gainera. Baina hortik aurrera... Edozer aurkitu dezakete partehar­tzaileek, bidean.
Goizeko 11:00etan hasiko da proba, eta hiru ordu izango dituzte, bukatzeko.

Izenematea, interneten edo Bereziartua sagardotegian
Parte hartu nahi duena, ga­raiz dabil oraindik ere. Bi aukera jarri dituzte horretarako: interneten, www.eternalrunninginvencible.com eta www.thunar.com web orrietan; edo Bereziartua sa­gardotegian. 26 euro dira.
Festa moduan antolatzen dituzte horrelako probak: mo­zorrotuta joaten dira as­ko, indarrak berritzeko ardoa, garagardoa, gazta, txutxeriak edota patatak izaten dira ibilbidean... Helburua, ondo pasa eta proba bukatzea izaten da; garaitezina izatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!