Hernaniri ere badagokio aurtengo Champions Leaguearen puxka bat. Real Madrid nagusitu zen finalean, penaltietan. Eta berarekin, txapeldun izan da Luis Llopis hernaniarra ere, talde madrildarraren bigarren entrenatzailea; Zinedine Zidane entrenatzailearen laguntzaile nagusia, hain justu.